Uriarte Industrialen ingurumen-inpaktuaren murrizketarekin konprometituta gaude, eta modu aktiboan lan egiten dugu iraunkorragoak izatera eramango gaituzten irtenbide guztiak bilatzeko.

Etengabe ikertzen duten markekin lan egiten dugu osagai jasangarriak fabrikatzeko, azken erabiltzaileari energia aurrezteko.

Uriate Industrialetik SMCk CO2 isuriak murrizteko egiten ari den ekimenen berri eman nahi dugu.

Teknologia pneumatikoaren arloan liderrak diren heinean, SMC oso konprometituta dago irtenbide berritzaileak bilatzearekin, energetikoki eraginkorrak eta ingurumena errespetatzen dutenak. Funtsezko faktoreetako bat da lehengai gutxiago eta prozesatzeko denbora gutxiago eta, beraz, energia-kontsumo txikiagoa behar duten produktu trinko eta arinen diseinua.

Zuen eskura jartzen dugu SMCren CO2 isurien murrizketari buruzko informazioa:

JASANGARRITASUNAREN ARLOKO EKIMENAK

-Eraginkortasun energetikoa. Aurkitu 5 ekintza erraz, aire konprimatuko sistema baten energia-kostua % 50eraino murriztuko dutenak.

-Produktu trinko eta arinen belaunaldi berria. Bizi-ziklo osoan ingurumen-inpaktua murrizteko diseinatutako soluzioak dira, fabrikazio-prozesutik hasi eta aplikazio zehatzean energia-efizientziaraino. (Elektrobalbulak, pintza pneumatikoak, biraketa-eragingailuak, zilindroak, emari-erreguladoreak…)

-Emisioak murrizteko SMC ekimenak

-Eraginkortasun energetikoa

-Produktu jasangarri berriak

 

Bisitatu gure on line denda produktuak ezagutzeko.