Eraginkortasun energetikoa denon ahotan dago gaur egun. Karbono-aztarna murrizteko hala eskatzen duten Europako lege eta jarraibideak argitaratzen ari direlako ez ezik, industria-enpresa batek aurrezpen ekonomiko handia izan dezakeelako ere bai.
Aire konprimitua industriaren % 90aren energia-iturria da. Erraza da sortzen, segurua da eta ez du kutsatzen. Ez zaie arreta handirik jartzen gehiegizko kontsumoei edo ihesei, ez baitakigu zer kontsumitzen ari den eta zer energia galtzen ari den. Kontsumo horiek euro bihurtzeko gai garenean jabetzen gara benetan zer gastatzen ari garen.
Aire konprimitua bi fasetan bereiz dezakegu: sorrerakoa eta erabilerakoa.
Airea sortzean energia asko botatzen da, eta bero moduan galtzen da. Aurrezpen energetikoak lortzeko kontuan hartu behar ditugun alderdiak:
– Instalatutako potentzia behar zehatzetara egokitu behar da.
– Airearen kalitatea ere garrantzitsua da; izan ere, ingurunean hezetasuna badago, korrosioa eta luiziak eragin ditzake hodietan, eta emaria murrizten du.
– Energia berreskuratzea eta berokuntzarako edo ura berotzeko bero bihurtzea.
– Lan-presioa doitzea. Normalean, gainpresioa izaten da fabriketan, eta akats hori oso ohikoa da, ez baitakit benetan zer suposatzen ari den eurotan.
Airea erabiltzeko fasean ere energia asko galtzen da eta bertan jardun daiteke. Esan bezala, kontsumoa monitorizatu egin behar da. Monitorizazio hori emari-neurgailuen bidez egiten da, makina bat zenbat gastatzen ari den jakiteko.
Eta orain nola aurreztuko dugu? Labur azalduko dugu nola joka dezakegun:
– Presioa jaisten. Gutxi gorabehera, lan-presioa 1 bar jaisteak % 12 aurrezten du.
– Presio bikoitzak erabiliz
– Presioa behar den puntuetan biderkatuz, ziklo osorako presio bera izan beharrean.
– Indarra bikoiztu enbolo bikoitzeko zilindroekin.
– Eragingailu baten energia berreskuratzea.
– Ez ito.
– Ihesen kostua baloratzea, konponketa justifikatzen den jakiteko.
– Beharrezkoak ez diren kontsumoak murrizteko stand by modua.
– Putz egiteko energia aurrezteko, pitak, aire-anplifikadoreak eta bulkaden bidez puztutakoak erabil ditzakegu.
– Elementu ez-porotsuetarako huts-sistemetan huts-eiektoreak eta bakuometroak ere erabil daitezke.
Enpresa bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta kasu bakoitzerako irtenbide bat dago.
Uriarte Industrialen zuen eskura jartzen ditugu gure ezagutza eta esperientzia, enpresei energia aurrezteko neurriak ezartzen laguntzeko. Kasu askotan, elektrizitatearen fakturaren zati handi bat aurrezten lagun diezaguketen esku-hartze txikiak dira.
Osagaiak ondo aukeratzeak alde handia ekar dezake. Adibidez, elektrobalbulei energia aurrezteko zirkuituak gehitzeak, zilindroen abiadura erregulatzeak edo chillerretan alderantzikatze hirukoitzeko teknologia erabiltzeak energia-kontsumoa murrizten du. Badakigu aholku horiek aire-kontsumoa modu errazean murrizteko aukera ematen dutela. Uriarte Industrialen bazkide onena dugu: SMC. Gure teknikariak eta SMCko espezialistak pozik egongo gara zuen beharrei erantzuteko eta energia-eraginkortasuneko proiektu bat gauzatzeko.
Bisitatu gure hornidura industrialen online denda.