Lurraren aldeko mugikorrak

Uriarte Industrialen Alboan GKEarekin elkarlanean gabiltza Lurraren aldeko mugikorrak proiektuan.

Kanpaina honen helburua, erabiltzen ez diren mugikorrak biltzea da, ekintza humnitarioetarako, ingurumenekoetarako eta kontsumo arduratsuko ekintzak bultzatzeko. Ekimen honek, Ekonomia zirkularraren balioak sustatzen ditu; hondakin eta kutsadura murrizketa, produktu eta materialak bererabilpena eta ekosistemen mantentzea.

moviles por al tierra

Badakizu zer ezkutatzen duen zure mugikorrak?

Zer gertatzen da Kongoko Errepublikan?

Kongoko Errepublika Demokratikoa munduko meatze eremu garrantzitsuenetako bat da. Han dago munduko koltan erreserben %80a, eta mirneral hori gabe ezinezkoa izango zen mugikorren fabrikazioa.

Horren erauzketa, prozesatzea eta salmenta kontrolpean  dute tealde armatuek. 1998an  bost miloi baino gehiago hildakoak egon ziren eta milioika desplazatu.

Zer gertatzen da Kolonbian?

Gure kontsumo neurrigabearen ondorioak Kolonbian ere pairatzen dira. Kasu honetan, urrea da gatazkan dagoen mineraletako bat. Hau bitxi, lingote eta mugikorrak bezalako apartu teknologikoentan dago. Urtero 1.500 milioi smartphone egiten dira munduan eta horretarako 37.000 kilo urre behar dira.

Nola lagundu?

LURRAREN ALDEKO MOLAK ekimena babestea oso erraza da. Ekarri erabiltzen ez duzun mugikor hori!

Zer biltzen da? MUGIKORRAK, SMARTPHONEAK eta TABLETAK.

Zer ez da jasotzen? Kargagailuak, ordenagailuak, mahaiko telefonoak, bateriak eta USBak.

Alboan enpresak berreskuratze teknologikoko enpresa batekin lan egiten du, hondakin informatiko, teknologiko eta telekomunikazioetan baimendutako enpresa espezializatu batekin alegia. Telefono mugikor guztiak enpresa honek kudeatuko ditu, eta horrek bermatzen du datuak ezabatuko direla eta gailu bakoitza behar bezala tratatuko dela, indarrean dagoen legealdiaren arabera.