RSE
Inguratzen gaituenarekin konprometituta
Uriarte Industrialen badakigu enpresek, oro har, gizartean eta ingurunean duten eragina. Gizartearen gainerakoarekin batera osatzen dugun puzzle honen zati gisa, haratago begiratzeko eta gure langileen eta gure inguruko komunitateen bizi-kalitatea egunetik egunera hobea izan dadin lan egiteko betebeharra sentitzen dugu.
Gure konpromisoa:
- Talde behartsuekiko konpromisoa: Alboan GKEarekin elkarlanean ari gara “Mugikorrak lurrean zehar” proiektuan. Zure mugikor zaharra ekarrita parte har dezakezu.
Zein da arazoa?
Kongoko errepublikan mugikorrak eta beste etxetresna elektriko batzuk fabrikatzeko erabiltzen diren mineral nagusiak daude. 20 urte daramatzate gatazka armatuan, baliabide naturaletan aberatsak diren meategiak (tantalioa, wolframioa, eztainua eta urrea) kontrolatzeko.
Kolonbian antzeko zerbait gertatzen da, baina mineral gatazkatsua urrea da. Urrea, bitxietan ez ezik, munduan ekoizten diren 1.500 milioi smartphoneetako zirkuitu inprimatuak egiteko ere erabiltzen da. Kontrolaren aldeko borrokak komunitate indigenen, afrokolonbiarren eta nekazarien heriotzak eta desplazamenduak eragiten ditu.
Zer egin dezakegu?
Birziklatu ditzagun gure telefono mugikor zaharrak. Birziklatze horrek sortutako onura ekonomikoak Kongoko Errepublikan eta Kolonbian izandako indarkeriaren ondorioz errefuxiatuei eta desplazatuei laguntzeko proiektuak finantzatzeko erabiltzen dira. Telefono mugikor guztiak ziurtatutako enpresa batek tratatuko ditu, eta horrek bermatzen du datuak ezabatuko direla eta gailu bakoitza behar bezala tratatuko dela, indarrean dagoen legediaren arabera.
Parte hartu zure mugikor zaharra ekarriz! Informazio gehiagorako deitu edo idatz iezaguzu (araba@uriarteindustrial.com).
- Arabako Gurutze Gorriarentzako diru-bilketan laguntzen dugu
- Gure langileen bizi-kalitatearekiko konpromisoa: Gure langile guztiei familia-kontziliazioa errazten diegu ordutegi malguen eta lanaldi-aukera desberdinen bidez, beren beharren arabera.
- Ingurumenarekiko konpromisoa: “Gasteizko itun berdearen” parte gara.
- Mugikortasun iraunkorrarekiko : langileak eta bezeroak beren joan-etorrietan bizikleta erabiltzara animatzen ditugu. Horretarako erraztsunak jartzen ditugu bizikletentzako aparkaleku batekin.
- Konpromisoa kulturarekin, Iruñeko «Jaso Ikastola» musikalaren babesaren bidez, eta kirolarekin, enpresa-lasterketan parte hartuz.