grupo uriarte

About us

tecnico calibrando pieza uriarte industrial

Uriarte Industrial taldea Uriarte Indutrial Arabak eta Uriarte Industrial Navarrak osatzen dute.

Uriarte Industrial Araba (Suministros Uriarte S.A.) enpresa liderra da eskualde mailan, eta 50 urteko esperientzia du sektorean. 1967an hasi zen burdindegi industrial gisa lanean, baina berehala sartu zituen produktu eta zerbitzu berriak pneumatikan, hidraulikan eta automatismoetan espezializatuta. Gasteizko Gamarra industrialdean dago.

Uriarte Industrial Navarra (Suministros Uribo S.L.) 1996an sortu zen, Nafarroako zonaldearen gero eta eskari handiagoari erantzuteko, Arabako esperientziaren babesarekin. Plazaola industrialdean dago, Aizoainen (Iruñea). Probintziari estaldura osoa eskaintzen dio, bai automatismoetan eta pneumatikan, bai hidraulikan, betiere lehen kalitate-marken banaketan oinarrituta.

Sinergiek, aliantzek, baliabide partekatuek eta Gasteizko eta Iruñeko biltegiek gure bezeroei zerbitzu hurbilagoa, eraginkorragoa eta profesionalagoa eskaintzea ahalbidetzen dute. Industria-sektorearen barruan enpresei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzea eta zabaltzea da gure helburu nagusia.

Gure esperientziak, industrian espezializatutako profesionalen talde batekin batera, zerbitzuaren kalitatea bermatzen du.

Uriarte Industrialeko lantaldeak aholkularitza teknikoa eta neurrira egindako konponbideak emanteko prest gaiztuzue.